1 de 1 copias disponibles

Zer da Hirugarren Estatua?

por Sieyès, Emmanuel Joseph

Libro
ISBN: 9788490823606

Idazlan honen egitasmoa nahiko sinplea da. Hiru galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari:

1) Zer da Hirugarren Estatua? DENA.

2) Zer izan da, orain arte, ordena politikoan? DEUS ERE EZ.

3) Zer eskatzen du? ZERBAIT IZATEA.

… Zer da nazioa? Elkartekide-multzo bat, lege komun baten araupean bizi dena eta legebiltzar berberak ordezkatzen duena (I. kapitulua) … Forma konstituzionalen mende dagoen kidego batek konstituzioa betetzen duten erabakiak hartu behar ditu nahitaez. Ezin dio beste konstituzio bat eman bere buruari. Agindutako forma ez den moduren batean mugitzen, hitz egiten edo jokatzen badu, existitzeari uzten dio. Hala, Estatu Orokorrek, nahiz eta bileran egon, ez lukete aginpiderik izango konstituzioari buruzko ezer erabakitzeko. Eskubide hori nazioari bakarrik dagokio, eta nazioa, behin eta berriz esan dugunez, forma eta kondizio guztietatik aske dago (V. kapitulua) … Zer da nazio baten nahimena? Nahimen indibidualen batura da, nazioa gizabanakoen bilkura den bezalaxe … Legea globo handi baten erdian irudikatzen dut. Herritar guztiak, salbuespenik gabe, distantzia berera daude zirkunferentzian, eta berdintasunezko lekuak dituzte. Denak berdin-berdin daude legearen mende, denek eskaintzen diote beren askatasuna eta jabetza legeari babes ditzan. Horixe esan nahi dut herritarren eskubide komunak aipatzen ditudanean (VI. kapitulua).

  • Formato: PDF
  • Tamaño: 1.794 Kb.

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema

  • Lectura offline protegida
  • Lectura online

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema