1 de 1 copias disponibles

Giza histologia orokorra

por Alonso Arana, Edurne

Libro
ISBN: 9788490821985
Otros Autores: Badiola Etxaburu, Iker

Liburu hau Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza eta, oro har, Biomedikuntza arloko ikasle eta irakasleei zuzenduta dago. Giza histologia oinarri hartuta, gizakia osatzen duten ehun nagusiak deskribatzen dira. Baina Histologiarako hurbilketa hau ez da egiten soilik ikuspegi deskriptibo batetik. Histologiaren deskripzioan esaten den moduan, arlo horretan ehunen egitura mikroskopikoa, garapena eta funtzioak ikasten dira. Hortaz, kapitulu guztietan Medikuntzaren beste arlo batzuekin uztartzen dira deskribapen histologikoak, hala nola Zelulen Biologia, Biokimika, Fisiologia eta Patologiarekin. Histologiaren garairik garrantzitsuena XVII. mendean hasi zen mikroskopioaren asmakuntzarekin batera. Mikroskopioari esker, giza begiak ikusten zituen atal anatomikoetatik haratago ehunen egiturak deskribatzea lortu zen. Izan ere, Histologiako irakasle eta profesionalek ezinbesteko lankide bat dute euren ikasketetan: mikroskopioa. Histologiari buruzko ikasketa oro mikroskopio-saioz lagundu behar da, testuetan edo azalpen teorikoetan azaldutakoa bakoitzak bere kabuz bilatu eta landu dezan. Beraz, Histologiako liburua den heinean, testuak argazki eta eskemez osatzen dira eta, horrela, irakurleak mikroskopio-saioetan lagun izan dezakeen gidaliburu ere bihurtzen da.

  • Formato: PDF
  • Tamaño: 2.508 Kb.

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema

  • Lectura offline protegida
  • Lectura online

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema