1 de 1 copias disponibles

Gatazka Nafarroako euskal literaturan

por Barandiaran Amarika, Asier

Libro
ISBN: 9788490823613

Euskaraz ari diren egile nafarrak, nola edo hala, “euskal gatazka” izeneko gaiaz baliatu dira beren lanak ekoizteko tenorean. Batzuetan, gure “kontu tristeak” (inoiz halaxe deitu dute) kontakizun baten testuingurua eskaintzen dio narratzaileari; besteetan, pertsonaien testuinguru existentzialean euskal gatazkaren kutsuak zer nolako ondorioak dituen erakusteko agertuko zaigu. Noiz edo noiz, poesia egiteko gaia edo motiboa izan daiteke. Eta, nola ez, bat-bateko bertsolaritzan, bertso askorako aitzakia, aldarrikapen-iturri edo baliabide erretoriko bilakatuko da gatazka. Hori guztia aztertzeko asmoa du lan honek. Egile nafarren lanak kontuan hartzearen arrazoia hauxe da: periferiaren ikuspegiak gatazkaren tratamendua nola baldintzatzen duen ikusi nahi izatea, zeren, egile nafarrak, gutxik jarriko dute hau zalantzan, euskal gune kulturalaren periferian daude, gustatu zein ez gustatu.

Liburu honek hiru zati nagusi ditu: lehenengoan, narrazioa aztertzen du egileak; bigarrenean, poesia du aztergai; eta, hirugarrenean, bat-bateko bertsolaritzaren lagin jakin bat analizatzen du. Euskal gatazkaren tratamenduari eta erabilerari dagokienez, atxikimendu liluratu batetik jarrera kritiko tinko batera doan espektroa erakutsi nahi du lan honen egileak. Irakurleak badu tresna bat epaitzeko ea ikuspegi nafarrari arreta eskaintzea pertinentea den ala ez.

  • Formato: PDF
  • Tamaño: 2.063 Kb.

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema

  • Lectura offline protegida
  • Lectura online

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema