1 de 1 copias disponibles

Bihozberatasunaz

por Seneka, Luzio A.

Libro
ISBN: 9788490823255

«Baina, zergatik ez du barkatuko?» Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar. Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko.

Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko, barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu. Bati, hitzez hartuko dio kargu, ez du zigortuko, adina kontuan hartuz, bere burua zuzentzeko aukera duelako; beste bat, egindako krimenaren gorrotagarritasunaz atsekabetuta dagoela eta, kalterik gabe uztea aginduko du, engainatu zutelako, edo ardoak bultzatuta egin zuelako.

Etsaiak onik alde egiten utziko ditu, batzuetan goratu eta gero, baldin eta gerrara joan badira arrazoi ohoragarriak bultzatuta: hau da, ohoreak, itunak edota askatasunak eramanda. Hori guztia ez da barkamenaren lana, bihozberatasunarena baizik. Bihozberatasunak aske gordetzen du bere iritzia. Ez du bere epairik ematen formula juridikoei erreparatuz, berdintasunari eta ontasunari begiratuz baizik. Barkatzea eta kaltea neurtzea baimentzen zaio. Ez du horrelako ezer egiten bidezkoa dena baino gutxiago egiten duenak bezala, erabakitakoa zuzenena delako baizik.

  • Formato: PDF
  • Tamaño: 838 Kb.

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema

  • Lectura offline protegida
  • Lectura online

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema