1 de 1 copias disponibles

Datiboa hiztegian

por Fernández Fernández, Beatriz

Libro
ISBN: 9788490823354

Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspegia da gurea, eta testuan zehar theta-rolez hitz egingo dugu, adibidez Joni liburua oparitu diot diogunean, Joni helburua eta onuraduna ere bada; Joni liburua gustatu zaio diogunean, berriz, Joni esperimentatzailea da. Helburua, onuraduna, esperimentatzailea eta abar, gogoaren hiztegian bilduta dauden aleen ezaugarri tematikoak dira eta horietaz hitz egingo dugu liburu honetan. Baita predikatuen oinarrizko konfigurazioez —esate baterako, niri hori ahaztu zait bezalakoak predikatu psikologikoez ari garela— edota konfigurazioen arteko alternantziez —adibidez, ahaztu psikologiko berak lehengoarekin batera nik hori ahaztu dut konfigurazioa ere badu, eta biek alternantzia osatzen dute—. Honelako alternantziak ez dira arbitrarioak izaten, edo, behintzat, talde semantiko jakin bateko predikatuak antzeko konfigurazioetan ager daitezke.

Nolanahi ere, berezitasun asko sortzen dira predikatu mota beraren barruan ere. Adibide bat ematearren, gustatu, ahaztu bezalaxe,  predikatu psikologikoa izanik ere, euskaraz gustatu zait diogu baina ez *gustatu dut. Horrek erakusten du fenomeno orokorrak izan badirela eta gu horiek aurkitzen saiatu gara, baina hiztegiaren jakintzari dagokion bezala, asko dira tarteka agertzen zaizkigun ezaugarri idiosinkrasikoak.

Argumentu motak, euren konfigurazioak eta alternantziak hiztunaren gogoan dagoen hiztegiari dagozkio, eta horietaz jardungo dugu liburu honetan, bereziki datiboari begiratuz. Irakurleak ikusiko duenez, eremu honek bere murritzean, muga ezin zabalagoak ditu.

  • Formato: PDF
  • Tamaño: 7.706 Kb.

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema

  • Lectura offline protegida
  • Lectura online

Agregar valoración

Agregar comentario

Primero debe entrar al sistema